Troskaeta kobako "paisaia harrigarriak" ezagutzeko txangoa egin dute
Aralarko Parketxeak antolatuta, Ataungo Troskaeta kobara bisita gidatua egin dute dozena bat lagunek asteburuan, Felix Ugarte espeleologia taldekoen eskutik. Troskaetak “paisaia harrigarriak” gordetzen dituela azaldu dute, estalaktita, estalagmita, zutabe, kolada eta bestelako egitura karstikoekin. Egitura horiek guztiak “harriduraz eta miresmen handiz” ikusi zituzten bisitariek. Antolatzaileek, esker ona agertu diete parte-hartzaileei, “giro ederra” eta umore ona izan baitziren nagusi.
Mendiko “ondare naturala zaindu eta hedatzea” da Aralarko Parketxearen helburua, eta irteera honekin “partehartzaileengan jarrera ona eta naturarekiko errespetua” ere sustatu nahi izan dute. Bide horretatik, aurrerantzean ere Aralarko “altxorrak erakusten” jarraituko dutela azaldu dute.