Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

«Munduko edo Europako txapelketa bat irabaztea litzateke sari gorena»

Legorreta,Segura
Orokorra

Ehiztarien familiako semea da Igor Larrea (Segura, 1993). Aitona zenarekin hasi zen ehizara joaten eta hamalau-hamabost urterekin plater tiraketan lehenengo tiroak ...

2016/10/29
Goierriko Hitza

Igor Larrea

Ehiztarien familiako semea da Igor Larrea (Segura, 1993). Aitona zenarekin hasi zen ehizara joaten eta hamalau-hamabost urterekin plater tiraketan lehenengo tiroak egin zituen. Berehala nabarmendu zen gazteen txapelketetan. Harrezkeroztik, ez da gelditu; Espainiako txapelduna da helduetan. Ehiztaria ere bada, baina tirorik gehien, platerei egiten die Legorretan bizi den segurarrak.

Noiztik zabiltza plater tiraketan?
Txikitatik ehizan ibili izan naiz, eta laster hasi nintzen usoak- eta botatzen. Eskopeta bat oparitu zidaten eta probatzera plater tiraketara joan ginen Oiartzunera (Gipuzkoa). Oso ondo hasi nintzen eta berehala laguntzak jaso nituen.

Non entrenatzen duzu?
Oiartzunen. Frantzia aldera ere joaten gara. Hemen instalazio bakarra daukagu, eta askotan motz gelditzen da. Hala ere, dagoena, oso ona da. Frantziarrak beste maila batean daude; instalazio eta kirolari aldetik ere maila handia daukate.

Bi modalitatetako txapelketetan aritzen zara, Compact Sporting-ean eta Ehizako Ibilbidea deritzonean.
Compact Sporting-a entrenatzen dugun lekuan bertan egiten da, platerak ateratzen dira makinatik. Ehizako ibilbidea, berriz,  basoan egiten da, makinak jartzen dituzte puntu desberdinetan. Ehizako ibilbide bat simulatzen saiatzen da.

Zein ezaugarri behar ditu plater tiratzaile batek?
Ez dakit. Onak direnak, txiki-txikitatik hasitakoak izaten dira. Baina berezkoa ere behar da, eta nerbioak ondo kontrolatzen jakitea ere beharrezkoa da. Jende asko dago entrenatzen oso ondo aritzen dena, baina lehiatzerakoan ez duena mailarik ematen. Buruak lan asko egiten du.

Zu gazteen mailatik nabarmendu izan zara txapelketetan.
Bai. Lehiatzen hasi eta bi urtera Espainiako txapelketa irabazi nuen. Hurrengo urtean, munduko txapelketara joan nintzen eta hirugarren gelditu nintzen. Lehiaketa askotan parte hartu dut, batzuk ondo ateratzen dira, beste batzuk ez hain ondo.

Helduen mailan zabiltza orain. Gaztetan bezain ondo zabiltza?
Bai, bi urte daramatzat senior mailan. Lehenengo urtean Espainiako txapelketa irabazi nuen, eta  Errege Kopa ere bai. Aurten, Europako txapelketan txapeldunarengandik plater batera gelditu nintzen. Hirugarren posturako desenpatea jokatu nuen, baina azkenean seigarren geratu nintzen. Aurten ere denboraldia nahiko ona egin dugu. Euskal Herrian geroz eta maila hobea dago, txapelketak irabaztea geroz eta gehiago kostatzen da.

Lehengusu gazteagoa ere, Adur Alustiza,  bide beretik doa.
Bai, nahiko ondo ibiltzen da. Bera ere Espainiako txapelduna izan da. Aurten aurreneko urtea du senior mailan, eta ea zer moduz egokitzen den. Normalean biok batera joaten gara alde guztietara. Bakarrik joatea baino hobea da lehengusuarekin joatea.

Bakarka aritzen zara edo Espainiako selekzioarekin?
Orain dela bi urtera arte-edo, Espainiako selekzioarekin joaten nintzen beti, baina gero krisi ekonomikoarekin laguntzak murriztu egin ziren. Orain normalean bakarrik aritzen naiz.

Plater tiraketan zein litzateke  sari edo helburu gorena?
Munduko edo Europako txapelketa bat irabaztea.

Tiratzailerik onenak nongoak dira?
Amerikarrak, italiarrak eta ingelesak beste maila batean daude. Aste barruan ere txapelketak izaten dituzte. Jende asko profesionala da eta horiekin lehiatzea oso zaila da.

Amesten duzu plater tiraketatik bizitzea?
Egia esan, oraindik ez dut inoiz planteatu, baina ez dut uste. Lehiaketak eta lana uztartzeko ez dut arazorik, oraingoz behintzat. Munduko txapelketa bat irabaziz gero, adibidez, aukeraren bat jartzen badute, zerbait planteatu litzateke.

Txapelketak non izaten dituzue?
Euskal Herri mailan, Oiartzunen edo Gasteiz aldean izaten dira. Madrilen, Sorian, Galizian, Frantzian, AEBetan, Txipren, Italian, Hungarian…

Mundua ezagutzen ari zara beraz plater tiraketarekin.
Bai, bai. Asko bidaiatzen ari gara. Urtero hiru aldiz-edo, nazioarteko bidaiaren bat egiten dugu.

Noiz hasten da denboraldia?
Abendu edo urtarril aldera hasten gara entrenatzen. Lehenengo bi-hiru hilabeteak dezente entrenatu beharrekoak izaten dira. Astean hiru-lau entrenamendu egiten ditugu; hasieran kosta egiten da puntua hartzea.

Entrenamendu normal batean zenbat tiro egiten dituzu?
Denboraldi hasieran tiro gehiago egiten ditugu, forman jartzeko. Denboraldian zehar gutxixeago, lehiatzen asko ibiltzen garenez, forma mantentzea errazagoa da eta.

Kirol garestia izango da. Entrenamenduetarako kartutxoetan bakarrik dirutza beharko da.
Bai, baina babesleak ditut, bai eskopetan, bai kartutxoetan. Txiki-txikitatik hasi ziren niri laguntzen. Kartutxoetan JG Excopesa, Leongo enpresa batek laguntzen nau, eta eskopetan, Alemaniako Blaser eskopeta markak.

Nolakoak izaten dira eskopetak? Ehizako berdinak dira?
Ez. Normalean  bi tiroko eskopetarekin ibiltzen gara, superpuestarekin. Ehizakoek-eta baino pisu gehiago izaten dute. Apuntatzeko hobea izaten da; zenbat eta pisu gehiago izan orduan eta hobeto apuntatzen da.

Ehiztaria ere bazara.
Bai, usotan gabiltza orain, Zegaman dugu postua. Han usotan eta birigarroetan ibiltzen gara. Txakurrak ere badauzkat, eta oilagorretan ibiltzen gara.

Zer moduzko denboraldia ari da izaten?
Birigarro asko doa, beste urteekin konparatuta asko. Baina usoa ez da pasatu oraindik. Nafarroa aldetik joan da zerbait, baina hemendik bat ere ez.

Geroz eta beranduago pasatzen direla diote.
Bai. Aste hau eta hurrengoa onak izango dira nire ustez.

Gogoratuko zara aurreneko tiroa noiz egin zenuen.
Aurreneko tiroa 10 bat urterekin egingo nuen. Eskopeta txiki bat oparitu zidaten. Birigarroa bota nuen lehenengo. Hurrengo urtean, 11 urterekin, usoa bota nuen; eta 12rekin oilagorra.

Ehiztarien kontrakoak asko dira.
Ehiza mundua gero eta okerrago ikusita dago, baina azkenean, gauza tradizional bat da.  Egia da, gazteen artean gero eta ehiztari gutxiago dagoela.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Iruzkinen atala

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Enirio-Aralar Mankomunitatean dagoen zatiketa agerian utzi dute gaur

2022/05/18
Ordizia
2

21. Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia heltzear da

2022/05/18
Zegama
3

Itxaronaldia amaitu da

2022/05/19
Beasain
4

Rubik kuboa osatzen azkarrenak, Legazpin

2022/05/18
Legazpi
5

Hegialde, 42 urte jaiak hasi zirela

2022/05/19
Legazpi
Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna izateagatik, orain HITZAkide egiten bazara katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut
HITZA PDFan

KORONABIRUSAREN garaian guztiok ongi informatuta egoteko, HITZA PDFan deskargatzeko aukera zabalik dago HITZAkide ez direnentzat ere.

HITZA eskuratzeko, nahikoa da zure helbide elektronikoa sartzea.

Bidali botoian klik egiten duzunean, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, eta, mezu horren bidez, helbidea zuzena dela baieztatuko duzu. Hor bertan, hemeroteka eremura bideratzeko esteka topatuko duzu, eta, hor, edozein ale deskargatzeko aukera izango duzu.

*Mezurik jaso ez baduzu, baliteke ‘spam’ karpetan egotea.

 
 
 
 
 
Bidali
 
Mezu bat bidali da zure posta elektronikora.