Munduko Pilota Txapelketan urrezko domina eskuratu du Xabier Ibarguren palari lazkaotarrak. Pala motzean irabazi du Ibarguren kide den taldeak, 22 urtez azpikoen mailan. Biarritzen (Lapurdi) jokatu da Munduko Txapelketa, eta pala motzeko finala larunbatean jokatu zen. Ibargurenek ez zuen finalean parte hartu. Aurreko faseetan, Argentinaren eta Frantziaren aurka lehiatu zen: lehenengoen kontra irabazi egin zuen, eta bigarrenarekin galdu.

Xabier Ibarguren, urrezko dominarekin./Oiangu
Espainiako selekzioarekin jokatu du Ibargurenek. Pala motzeko finala Espainiaren eta Frantziaren artekoa izan da; hirugarren Mexiko geratu da.
Ibargurenek Ordiziako Oiangu elkartean jokatzen du.

Pala motzeko podiuma: Espainia lehenengoa, Frantzia bigarrena eta Mexiko hirugarrena./Oiangu