Ampo Ordiziak euskal derbia jokatuko du bihar, Gernikan
Ampo Ordiziak lehen itzuliko azken derbia jokatuko du bihar, Bizkaia Gernikaren kontra. Bi taldeak paretsu dabiltza sailkapenean eta partida bizia eta parekatua espero dute biek ere. Bizkaitarrak sailkapeneko zortzigarren lekuan daude, hamahiru puntuekin, ordiziarrek baino lau gutxiago; hala, Gernikak irabaziko balu bi taldeak parean geldituko lirateke.
Ordiziarrei dagokionean berriz, Altamirako azken partidak utzitako sentsazio txarrak gainetik kendu eta garaipenaren bidera itzuli nahi dute Wade Kellyren mutilek.
Partida Urbieta zelaian izango da, 16:00etan. Ohorezko mailako partidaren ondoren, bi klubetako bigarren taldeak lehiatuko dira, 17:30ean hasita.