Fagorren itxierarekin aurrezkiak galdu zituztenen manifestazioa
Fagor etxetresnak enpresaren itxierarekin beraien aurrezkiak galdu zituzten lagunek manifestazioa egin zuten atzo Urretxu eta Zumarragako kaleetan. 1.000 kaltetu inguru dira, 50 milioi euro eskatzen ari dira eta epaitegitera jo
Fagor etxetresnak enpresaren itxierarekin beraien aurrezkiak galdu zituzten lagunek manifestazioa egin zuten atzo Urretxu eta Zumarragako kaleetan. 1.000 kaltetu inguru dira, 50 milioi euro eskatzen ari dira eta epaitegitera jo dute. Auzi-jartzaile kopuruari dagokionez, Euskadin egindako epaiketa handiena izango da.
Aurrezkiak kooperatibaren esku utzi zituzten, interes bat tarteko, kooperatibak diru hori itzuliko zien uste osoz. “Kontseilu errektoreak eta MCCk esan ziguten Fagorrek etorkizuna zuela eta ez zuela finantziazio arazorik”, diote. Beraien ustez, Fagor erabaki okerrak hartu zirelako erori zen eta inork ez du horregatik erantzun. “Kooperatibako agintariek kooperatiban dituzte beraien aurrezkiak eta, gainera, soldata ederrak kobratzen dituzte”.