Gainzuri ikastetxeko ikasle, guraso eta langileek Inma Albisuari omenaldia egin diote gaur goizean. Albisua 1980an hasi zen Gainzurin lanean eta bere eta bere lankideen lehen erronka eskola euskalduntzea izan zen.
Gainzuri ikastetxeko ikasle, guraso eta langileek Inma Albisuari omenaldia egin diote gaur goizean. Albisua 1980an hasi zen Gainzurin lanean eta bere eta bere lankideen lehen erronka eskola euskalduntzea izan zen. 36 urte eman ditu Gainzurin, horietatik 20 zuzendari karguan.
Haurrek pasiloa egin diote eta dultzaineroek lagunduta (tartean Alex bere semea) heldu da patiora. Bertan, gainontzeko haur eta lankideak zain zituen. Ondoren, bi lankidek eta Ane bere alabak aurreskua dantzatu dute. Iñaki Etxaniz zuzendariak hitz batzuk esan ditu. “Eguerdi on Gainzuri eta eguerdi on Inma. Hemen gaude zure familia eta zure bigarren familia zuri eskerrak emateko. Urte hauetan egin duzun lana handia izan da. Eskola publikoa euskalduntzeko lan handia egin duzu, lankide eta gurasoekin. Erronka zena, errealitatea da. Jarraituko dugu, irakatsi diguzulako egunero lan, borroka eta barre egiten. Guztion partez, zorte on etapa berrian. Disfrutatu maite dituzun guztiekin. Gure ateak zabalik edukiko dituzu. Gora Inma eta gora Gainzuri!”.
Ondoren, lankideek loreak oparitu dizkiote eta bildutako guztiek bertso batzuk abestu dizkiote. Bukatzeko, haurrek bertsoak eta marrazkiak oparitu dizkiote eta ikuskizun bat eskaini diote. Ez zaio erraza izan ikastetxera itzultzea, haurrek inguratu egin baitute eta denek muxu eman nahi baitzioten.
Omenaldiko argazkiak ikusteko, sakatu
hemen.