Emakumeenganako indarkeriaren aurkako giza katea eta ekitaldia Ordizian
Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko eguna da, hori dela eta giza katea egin dute Ordizian. Altamiratik atera dira 11:15etan Emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez pankartarekin.Plaza Nagusian amaitu dute eta han ekitaldia egin dute.
Lehenik, Kimetz elkartekoek hartu dute hitza, eta indarkeria matxista “deuseztu” beharra dagoela esan dute. “Urtero emakumeak hiltzen dituzte, emakumeak direlako; bada garaia ohartzeko gizarte osoari eragiten dion arazo bat dela”. Kimetzekoez gain, Oianguren institutuko ikasleek, Goiztiri AEK euskaltegikoek, Jakintza Ikastolakoek, Goierri Bertso Eskolakoek eta Ordizia kolorekoek parte hartu dute ekitaldian.
Ekitaldia amaitzeko bost minutuko isilunea egin dute