Aldundiak frankismoak errepresaliatutako Urolako treneko langileak omenduko ditu
Aldundia frankismoak errepresaliatutako Urolako treneko langileen eta senideen bila ari da, omenaldia egiteko. 123 pertsona dira enplegua galdu zutenak. Horietatik 19 zumarragarrak ziren eta beste bat urretxuarra. Omenaldia hilaren 20an
Aldundia frankismoak errepresaliatutako Urolako treneko langileen eta senideen bila ari da, omenaldia egiteko. 123 pertsona dira enplegua galdu zutenak. Horietatik 19 zumarragarrak ziren eta beste bat urretxuarra. Omenaldia hilaren 20an egingo da, 19:00etan, Donostiako Tabakaleran. Langileek eta senideek 943 11 22 90 zenbakira deitu behar dute Aldundiarekin harremanetan jartzeko.