Urretxuko Udalak Ederrena frontoiko zorua konpondu du
Urretxuko Udalak Ederrena pilotalekuko zorua berritu du. Frontoia 1993an eraiki zen eta ordutik makina bat ekitaldi egin dira bertan. Hori dela eta, zorua egoera kaxkarrean zegoen. Aurrekontua 13.200 eurokoa izan
Urretxuko Udalak Ederrena pilotalekuko zorua berritu du. Frontoia 1993an eraiki zen eta ordutik makina bat ekitaldi egin dira bertan. Hori dela eta, zorua egoera kaxkarrean zegoen. Aurrekontua 13.200 eurokoa izan da. Santa Lutzi eguneko festaren ondoren, pilotalekuko sarrera nagusiko ateak aldatuko dituzte eta desfibriladore bat jarriko dute.