Independiente taldearen aurka arituko dira OREko senior mailako neskak eta mutilak
Ordizia Rugby Elkarteak, lehia bikoitza izango du Santanderreko SENOR Independiente taldearen aurka, igandean Altamiran. Ordiziako senior mutilak eta baita nesken taldeak ere, Santaderrekoen aurka jokatuko baitute. Mutilen txanda izango da lehenengo, 12:00etan eta 13:45tan jokatuko dute neskek.