Ordiziako mugikortasun mahaia eratu da
Ordiziako trafikoaren inguruko erabakiak hartuko dituen mugikortasun mahaia eratu da dagoeneko. Mahaiaren konposizioa deialdi publikoz izena eman zutenen arteko eta zozketaz hautatuak izan diren lau herritar, merkatarien ordezkari bat, alderdi politiko bakoitzeko ordezkari bat (EAJ, EH Bildu, Ordizia Orain, PSE-EE eta Irabazi Ordizia) eta Ordiziako alkatea. Trafiko, aparkaleku eta oinezkoen segurtasun egoeren aurrean, irtenbideak aztertzea, eztabaidatzea eta proposatzea da mahaiak definitu dituen helburuak.