Zumarragako Udalak urteko kirolari onenak omenduko ditu bihar eguerdian
Zumarragako Udalak urtero kirolari batzuk omentzen ditu, beraien ibilbideagatik edo azken urtebetean egindako lanagatik. Aurtengo omenaldia bihar izango da, 12:00etan, udaletxean. Bost kirolari omenduko ditu: Carlos Gago, Imanol Gartziandia, Aintzane
Zumarragako Udalak urtero kirolari batzuk omentzen ditu, beraien ibilbideagatik edo azken urtebetean egindako lanagatik. Aurtengo omenaldia bihar izango da, 12:00etan, udaletxean. Bost kirolari omenduko ditu: Carlos Gago, Imanol Gartziandia, Aintzane Diez, Avelino Olea eta Juan Mari Aldanondo.
Gago abuztuan hil zen. Urola eskubaloi taldeko presidentea izan zen 20 urte baino gehiagotan eta ohorezko presidentea zen. Gartziandia Gagoren eta bere taldekideen lan onaren emaitzetako bat da: Urolan hasi zuen bere kirol ibilbidea, ondoren Elgoibarren jokatu zuen eta egun Asobal ligako bigarren talde onenean jokatzen du: Logroñoko Naturhouse taldean. Champions League-ko azken partida errioxarrentzat hil ala bizikoa zen eta zumarragarrak minutu garrantzitsuenak jokatu zituen: azken hogeiak. Gainera, besoa inoiz ez bezala astindu zuen: lau gol sartu zituen.
Aintzane Diezi dagokionez, field target-ean aritzen da. Munduko azken txapelketan epaile nagusia izan da. Bukatzeko, Aldanondo eta Olea korrikalari beteranoak dira. 63 eta 70 urte dituzte, baina oraindik inguruko lasterketa ia guztietan parte hartzen dute. Gainera, iazko udazkenean Aldanondok bere ametsa bete zuen: New York-eko maratoian parte hartu zuen.