Hiazinto Fernandorena hil da, Lazkaoko ikastolaren sortzaileetakoa

Larunbatean hil zen Hiazinto Fernandorena Setien euskaltzalea eta eragilea, 86 urterekin. Ostegunean eroriko bat izan zuen, eta haren ondorioz zendu da. Bereziki Lazkaon segituan zabaldu zen Don Jaxintoren heriotzaren berria, hala esaten baitzioten han apaiz egon zen urteetan. Lazkaon ikastola sortzeko berebiziko giltza izan zen Fernandorena (Fernandez abizen erdaldundua euskaratu zuen). 1963an sortu zuten euskarazko ikastegia, San Migel izenekoa, klandestinoki eta bera buru zuen Lazkaoko Elizaren babespean. San Benito ikastola bihurtu zen geroxeago. 2015ean, Jaxinto, ikastolen lemazain liburua aritaratu zuten Pello Joxe Aranburuk, Iñaki Elortzak, Koro Etxeberriak, Maria Jesus Iartzak eta Xabier Lasak, Fernandorenaren biografiarekin.
2014ko Otsailaren 4, Andoian, Martin Ugalde Kultur Parkea. Jaxinto Setien euskaltzaleari omenaldia. Irudian Jaxinto omenaldiko une batean./Juan Carlos Ruiz-Argazki Press

2014ko Otsailaren 4an, Andoiango Martin Ugalde Kultur Parkean, Jaxinto Fernandorena Setien euskaltzaleari omenaldia./Juan Carlos Ruiz-Argazki Press

Hiazinto Fernandorena 1930eko maiatzaren 29an jaioa zen, Urnietako (Gipuzkoa) Arantzibia baserrian. 18 urterekin apaiz ikasketei ekin zien, Salamancan urtebetez, eta Saturrarango eta Donostiako seminarioetan (1952an estreinatu zuten) gero. Apaiztuta, 1959an iritsi zen Lazkaora. 1985era arte egon zen. Lazkaoko alfabetatze talde aitzindarian sartu zen, 1962an. Ikastolen mugimendua pizten lan egin zuen, euskararen eta kulturaren alde. 1966an Euskaltzaindian sartu zen. Ampon ere ibili zen lanean, fundizioan.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa