Oihane Vicentek sormen dantza ikastaroa emango du Eitzan
Eitzako Jai batzordeak sormen dantza ikastaroa antolatu du. Gorputz adierazpen ezberdinak landuko dituzte, dantza eta mugimenduen bitartez. Eskolak otsailaren 11, 18 eta 25ean eta martxoaren 11n eta 25ean izango dira,
Eitzako Jai batzordeak sormen dantza ikastaroa antolatu du. Gorputz adierazpen ezberdinak landuko dituzte, dantza eta mugimenduen bitartez. Eskolak otsailaren 11, 18 eta 25ean eta martxoaren 11n eta 25ean izango dira, 11:30etik 13:00etara, Eitzako Topalekun. Irakasle lanak Oihane Vicentek egingo ditu. Parte hartu nahi dutenek 5 euro ordaindu behar dute saio bakoitzeko. Izena emateko 619 42 99 59 telefono zenbakira deitu behar da edo Topalekura jo egunean bertan.