Hondakinen bilketa sistema martxoaren 12an erabakiko dute legorretarrek
Herritarrek baiezkoa edo ezezkoa eman beharko diote udala osatzen duten alderdiek adostutakoari. Hondakinak gaika biltzeko edukiontziak erabiltzea da egiten duten proposamenaMadrilgo Kongresuko minis- troen kontseiluak baimena emanda, Legorretako Udala...
Herritarrek baiezkoa edo ezezkoa eman beharko diote udala osatzen duten alderdiek adostutakoari. Hondakinak gaika biltzeko edukiontziak erabiltzea da egiten duten proposamena
Madrilgo Kongresuko minis- troen kontseiluak baimena emanda, Legorretako Udalak jarri du hondakinen bilketa sistemari buruzko galdeketarako eguna: martxoaren 12an egingo da, 09:00etatik 20:00etara, udaletxean. Aurrez botoa emateko aukera izango da, udal idazkaritzan.Baiezkoak irabazten badu, aldatu egingo da hondakinak biltzeko sistema; ezezkoa nagusitzen bada, hondakin sistema berdinarekin jarraituko dute. Otsailean zehar, galdeketaren inguruko informazio gehiago banatuko du udalak herritarren artean, dudarik izan ez dezaten egunean bertan.
Alderdien adostasuna
Legorretako Udala osatzen duten udal taldeek, EH BIlduk eta EAJk, hondakinak gaika biltzeko sistema adostu zuten abenduan, eta ondorengo helburua finkatu zuten: %72tik hasita, ahalik eta hondakin gehien sailkatzea, eta onartezinak izango dira %70etik beherako emaitzak. Gaikako bilketa edukiontzi bidez egitea proposatzen dute; beira, ontzi arinak, papera, organikoa (txiparekin, 24 orduz irekita), errefusa (txiparekin, astean behin irekita) eta pixoihalak (txiparekin, behar dutenentzat). Herritarrek, egiten zaien proposamenari bai edo ez esan beharko diote.













