Ehun lagunetik gora Goiztiri AEK-ren talo ikastaroan
Goiztiri AEK euskaltegiak antolatuta, talo ikastaroa egin zuten atzo, Arriarango Intxaurpe elkartean. “Ekintza arrakastatsua” izan dela diote, 110 lagun inguruk parte hartu baitute aurtengo saioan. Euskaltegiko ikasle eta irakasleak, haurrak eta helduak aritu ziren orea egin eta taloak jotzen, Segurako talogileek gidatuta. Ekitaldia bukatzeko, prestatutako taloak txistorra, hirugiharra, gazta edo txokolatea barruan sartuta jan zituzten, txotxeko sagardoarekin lagunduta.
Argazki gehiago, Goiztiri AEKren blogean.