Etxezarreta izendatuko dute Ezkioko alkate, Aiestak dimisioa eman eta gero
Garikoitz Aiestak alkate kargua utzi du; Mendigurenek eta Zumarragak zinegotzi kargua hartu dute.
Osoko bilkura egin dute Ezkioko udaletxean eta bertan Garikoitz Aiesta alkateak dimisioa eman du. Hurrengo alkatea Joseba Etxezarreta izango dela iragarri dute, oraindik segurtatu ezin badute ere, kargua datorren astean hartuko duela aurreratu dute. Zinegotzi kargua hartu dute Jose Maria Zumarragak eta Iñaki Mendigurenek Ezkioren eta Itsasoren arteko banaketa gauzatu ondoren. Bilkuran Aiestak hitz batzuk esan zitun dimisioa arrazoitzeko,
“Ia sei urte eta gero, iritsi da nire agurraren eguna. Gaurtik aurrera, ez naiz jadanik ez zinegotzi, ezta alkate ere izango. Nire udal politika ibilbidea hemen amaitzen da”. “Ez da erraza norberaren arlo pertsonal eta profesionalak udal batek eskatzen dituen ardurekin gauzagarri izatea. Saiatu naiz, baina nire kasuan ez da posible izan”. Garikoitz Aiesta












