Aurrez botoa eman ahalko da hondakinen galdeketan
Bihartik hilaren 8ra arte eman ahalko da aurretiazko botoa. Argibide gehiago jasotzeko batzarrak egingo dira gaur arratsaldean eta hurrengo asteleheneanLegorretako udalbatzak herrian galdeketa egitea erabaki zuen, hondakinen gaikako bilketari buruz her...
Bihartik hilaren 8ra arte eman ahalko da aurretiazko botoa. Argibide gehiago jasotzeko batzarrak egingo dira gaur arratsaldean eta hurrengo astelehenean
Legorretako udalbatzak herrian galdeketa egitea erabaki zuen, hondakinen gaikako bilketari buruz herritarren iritzia jasotzeko helburuz. Deialdia egin ondoren, hilaren 12an, igandea, egingo da herri galdeketa.Botoa emateko bide desberdinak daude; galdeketaren egu-nean bertan botoa ematea da bat. Udaletxean jarriko dute mahaia, 09:00etatik 20:00etara. Aurretiazko botoa, berriz, udal idazkaritza-kontuhartzailetzan eman ahal izango da, bihartik hilaren 8ra, 09:00etatik 13:30tara. Ezinduek botoa emateko, medikuaren ziurtagiri ofiziala aurkeztu behar a idazkaritz-kontuhartzailetzan epe berean, 09:00etatik 13:30tara. Azkeneko kasu horretan, hilaren 12an, galdeketaren egunean, mahaiko kideak eskatzailearen etxera joango dira botoa jasotzera.
Batzarrak
Argibide gehiago nahi izanez gero, herri batzarrak egingo dituzte udaletxeko batzar aretoan. Bi bilera egingo dira zehazki: gaur arratsaldean, euskaraz 18:00etan eta gaztelaniaz 19:00etan, eta datorren astelehenean, hilak 6, gaztelaniaz 18:00etan eta euskaraz 19:00etan.













