Zegamako Bele Gazte gaztelekuan, ekitaldi asko martxoan
ZEGAMA// Zegamako Bele Gazte gaztelekuan astero ekintzak egingo dituzte, martxoa osoan zehar. Larunbat honetan, 17:00etan, karaokea eta dantza saioa egongo dira. Hilaren 18an, ordu berean, pizzak egingo dituzte. Ondoren, egindakoa jango dute. Bukatzeko...
ZEGAMA// Zegamako Bele Gazte gaztelekuan astero ekintzak egingo dituzte, martxoa osoan zehar. Larunbat honetan, 17:00etan, karaokea eta dantza saioa egongo dira. Hilaren 18an, ordu berean, pizzak egingo dituzte. Ondoren, egindakoa jango dute. Bukatzeko, hilaren 25ean, ordu berean, mahai jolasak eta Play Station txapelketa egongo dira, litxarkeriekin.