Arri BKL saskibaloi taldea 50. urteurrena ospatzen ari da urtarrilean hasita. Hilero-hilero ekitaldi desberdin bat egiten dute eta martxokoa, larunbatean egingo dute, ofizial kutsu handiena izango duena: urte hauetan guztietan Arri BKL taldea zuzendu d...
Arri BKL saskibaloi taldea 50. urteurrena ospatzen ari da urtarrilean hasita. Hilero-hilero ekitaldi desberdin bat egiten dute eta martxokoa, larunbatean egingo dute, ofizial kutsu handiena izango duena: urte hauetan guztietan Arri BKL taldea zuzendu duten zuzendaritza batzordeak elkartuko dira Salbatoreh! hotelean, 50. urteurreneko batzordeko kideekin batera. Hainbat sari banatuko dira bertan.
Beasaingo Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia ere gonbidatuko dituzte, eta baita beste hainbat saskibaloi talde ere: Gasteizko Baskonia, Urretxuko Goierri, Azpeitiko Iraurgi, Ordiziako taldea eta Legazpiko Andraitz.
Arratsaldean partida
Bazkalondoren, 18:00etan, Antzizar kiroldegira joango dira, senior mailako Bigarren Nazionaleko Arri BKL-Cosecha 1986 partida ikustera. 17. garaipena eskuratzera irtengo dira beasaindarrak. Aurreko astean Oñatin irabazi egin zuten 53-71 eta sailkapenean bigarren postuan dira Arri BKL-koak.