Jon Erguin beasaindarrak irabazi du Urretxuko mendi bizikleta proba
Jon Erguin beasaindarrak irabazi du Urretxun egin duten Euskadiko mendi bizikleta Openeko proba. Jon Tena herritarrak bigarren egin du 23 urte azpikoen mailan. Iker Esnalek, berriz, laugarren egin du master-30
Jon Erguin beasaindarrak irabazi du Urretxun egin duten Euskadiko mendi bizikleta Openeko proba. Jon Tena herritarrak bigarren egin du 23 urte azpikoen mailan. Iker Esnalek, berriz, laugarren egin du master-30 mailan. 185 txirrindularik parte hartu dute.
Emakumezko onena bizikleta.com taldeko Olatz Odriozola izan da, gazte mailako emakumezko onena talde bereko Luisa Ibarrola eta gazte mailako gizonezko onena Sparta Sport Center taldeko Aitor Izkue. Kadete mailako txirrindulariei dagokienez, gizonezko onena Haritz Azurmendi izan da eta emakumezko onena Estibaliz Sagardoi.
Master mailako txirrindulariek ere parte hartu dute. Master-30 mailan, irabazleak Alexander Ordeñana eta Onintza Muruaga izan dira. Master-40 mailan Urko Munduate nagusitu da eta master-50ean Miguel Angel Pelaez legazpiarra.
Proba igandean egin zuten, Santa Barbaran. Zirkuituak Irimo mendiari buelta ematen zion. Antolatzaileek lokatza ez zela erabakigarria izango uste zuten, baina larunbatean euri asko egin zuen eta ibilbidea asko lokaztu zen. «Euri asko egin zuen eta zirkuitua lokaztu egin zen. Lehen bi probetan lokatz asko egon da. Udaberriak aurrera egin ahala, lokatz gutxiago egotea espero dugu», esan du Marcelo Favre antolatzaile eta txirrindulariak.
Gustura ageri da. «Esperientzia positiboa izan da eta jendeari asko gustatu zaio zirkuitua». Ondo bidean, datorren urtean ere Euskadiko mendi bizikleta Openeko proba antolatuko dute. «Dena ondo joan da, baina oraindik balorazioa egin behar dugu. Jendeak lanerako gogoarekin jarraitzen badu, datorren urtean ere antolatuko dugu».