Reggae doinuak barreiatu dira Legorretan zehar asteburuan
Txiki gelditu zen astebukaeran Legorretako Harripila kiroldegia Legoreggae jaialdia zela eta. Kiroldegiko aforoaren arabera, 699 sarrera jarri zituen antolakuntzak salgai orain aste gutxi eta jaialdiaren egunerako jada agortuta zeuden.Legorretako gazte...
Legorretako gazte asanbladako kideek antolatzen dute Legorretako reggae jaialdia eta «oso pozik» agertu dira «guztia oso ondo» atera zelako; beraz, aurten burutu den hirugarren edizioaren «oso balorazio positiboa» egin dute.
Reggaearen aldeko apustua
Orain dela hiru urte egin zuten aurrenekoz Legorretan Legore-ggae jaialdia, Goierri eskualdean Jamaikatik datorren musika eta haren filosofia zabaltzeko helburuarekin. Une hartan gazte asanblakoek ez zuten uste Goierriko reggae jaialdi honekin «gaur-gaurkoz lortutakoa lortuko zenik ezta jaialdiak horrelako ohiartzuna hartuko zuenik ere».













