Aldanondo eta Garmendia saritu ditu Ordizia Rugby Elkarteak
Ordizia Rugby Elkarteko senior mailako taldeek, afari batekin eman zioten amaiera denboraldiari, pasa den astebukaeran. Horrekin batera, bi sari banatu zituzten jokalarien artean. Horietako bat, denboraldiko jokalari onenarentzat izan zen, jokalariek aukeratuta eta Imanol Aldanondorentzat izan zen. Bigarrena, entrenatzaileen arabera, Aitzol Garmendiari egokitu zitzaion.