Estilo askotako kontzertu aukera zabala izango da asteburuan Goierrin
Urretxun stoner eta elektronika jaialdiak, Ordizian trash-metal emanaldia, Beasainen Elkartasun Eguneko kontzertuak eta Ezkion rock kontzertuak izango dira, besteak beste
Bigarren astez jarraian, kontzertu eta zuzeneko musika eskaintza oparoa izango da asteburuan Goierrin. Festetako ekitaldi nagusiak bukatu badira ere, Beasainen, Urretxun eta Ordizian, esaterako, musika jaialdiak antolatu dituzte. Ezkion, eta Zumarragan ere izango dira kontzertuak.
Jon Gurrutxaga eta Keu.
Gaur bertan, Jon Gurrutxaga eta Keu Agirretxea bikote moduan ariko dira Ezkion, San Migel jaiak direla eta. Haiekin batera joko du The Northagirres talde urretxuarra ariko da. Kontzertuak 22:30ean hasiko dira.
Ordizian trash-metal jaialdia antolatu dute, Oianguko Maldangora lokalean. Elbereth talde legazpiarrak eta Hilotz lasartearrak joko dute, 22:30etik aurrera.
Urretxun berriz, gaztetxekoek Stoner gaua antolatu dute gaurko. Rodeo eta Voltaia taldeek joko dute, 23:00etan hasita. Bihar ere, kontzertu sorta izango da Urretxuko gaztetxean, Kubeats I. Elektronika Jaialdiaren barruan: Tadithor, Balza, Jana Jan eta Ttun-Ttun Brigade taldeak ariko dira zuzenean, 19:00etatik aurrera. Eta Zumarragako Zelai Arizti plazan, Cayman Kings taldeak joko du, 20:00etan.
Beasainen, Elkartasun Eguna ospatuko dute bihar, eta kontzertu ugari antolatu dituzte, herriko hainbat tokitan. Gureran talde zaldibiarrak Jalki tabernan joko du, 17:30ean. Cloak 47 taldeak Arranon egingo du saioa, 18:30ean. Debon beasaindarrak ere Jalkin ariko dira, 19:30ean. Eta azkenik, The Guilty Brigade, Bultz eta The Friday’s Crew taldeek gaztetxean joko dute, 23:00etatik aurrera.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.