II. Segura-Zerain mendi lasterketa prest dago korrikalariak hartzeko
Seguran guztia prest dute bihar arratsaldean II. Segura-Zerain mendi lasterketako ia 200 korrikalariak hartzeko. 16:00etan ibilbide luzeko korrikalariak abiatuko dira Segurako plazatik, eta Zeraingo eta Segurako mendietan barrena, 25 kilometro egin beh...
Seguran guztia prest dute bihar arratsaldean II. Segura-Zerain mendi lasterketan izena eman duten 216 korrikalariak hartzeko. 16:00etan ibilbide luzeko korrikalariak abiatuko dira Segurako plazatik, eta Zeraingo eta Segurako mendietan barrena, 25 kilometro egin beharko dituzte (1.500 metroko desnibel positiboa). Ordu erdi beranduago, 16:30ean, abiatuko dira ibilbide motzekoak; 15 kilometro, 800 metroko desnibel positiboarekin.
Goierri Kopa Traileko laugarren proba puntuagarria da Segura-Zerain mendi lasterketa. Ibilbide motzeko (Gaizka Ro- mero eta Nerea Rosado) eta luzeko liderrak (Juanjo Igartzabal eta Elena Calvillo) Seguran izango dira liderraren elastikoarekin.
Sari ugari
Sariei dagokienean, korrikalari bakoitzak kamiseta, poltsa, Otatza eta Oiharte sagardotegiek eskainitako sagardo botila, Aldanondo gaztak eskainitako gazta zatia, Sasoian kirol zentroak eskainitako gela eta afari txartel bana jasoko ditu. Ibilbide luzeko irabazleek 200 euro, txapela eta garaikurra jasoko dituzte; bigarren postuan sartzen direnek 150 eurona eta hirugarrenek 100 eurona. Motzean garaikurrak eta loteak jasoko dituzte. Herriko korrikalarientzat ere izango dira sariak.
Lasterketaren amaieran, korrikalari guztien artean sari ugari zozkatuko dituzte: txuletak, arrandegiko loteak, gaztak, ardoak, korrikako betaurrekoak, zapatillak, korrikako jantzia, hotel eta nekazalturismoan gaua, gosariak…
120 boluntario
Lasterketaren antolaketan 120 boluntario ariko dira lanean 12 taldetan banatuta. Lasterketaren amaieran, herri afaria egingo dute, eguraldiaren arabera plazan edo pilotalekuan. Korrikalariek doan dute afaria, eta gainerakoek 6 euro ordaindu beharko dituzte.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.