Gure Esku Dago Eguna egin dute Beasainen, ekaineko ekitaldia girotzeko
Erabakitzeko prest! lemapean, Gure Esku Dago Eguna egin dute asteburuan Beasainen, ekainaren 10ean Bilbon egingo duten mobilizazioari begira girotzen joateko. Bilboko ekitaldiaren helburua, galdera ikur erraldoi bat irudikatzeko giza mosaikoa egitea da, “mugarri” izan nahi duen Herritar Ituna aurkeztearekin batera.
Beasainen ere, galdera ikur handi bat osatu zuten larunbatean, GED Eguneko ekitaldien barruan. Zubimuzun, tren geltokian, Zapatari kalean eta Ezkiaga auzoan informazio mahaiak jarri zituzten, eta iluntzean, sagardo dastaketarekin bukatu zuten festa.