Azintzio festetako danborradarako azken entsegua, gaur
LEGORRETA // Gaur 20:00etan egingo da Legorretako Azintzio festetako danborradako azken entsegua, plazan, txarangarekin. Entsegurako danborrak banatuko dituzte parte hartzaileen artean. Antolatzaileek eskatu dute joan ezin denak norbaiti eska diezaiola...
LEGORRETA // Gaur 20:00etan egingo da Legorretako Azintzio festetako danborradako azken entsegua, plazan, txarangarekin. Entsegurako danborrak banatuko dituzte parte hartzaileen artean. Antolatzaileek eskatu dute joan ezin denak norbaiti eska diezaiola bere danborra hartzeko. Bestalde, jaietako egitaraua prest dago eta udalak eskerrak eman nahi dizkie bileretan egon direnei.