Zerainen udako solstizioa ospatuko dute gaur
ZerainLabek antolatuta, gaur, udako solstizioa ospatuko dute Zeraingo San Blas ermitan, ikasiz eta ondo pasaz.
19:00etan, Eguzkiñe Iturrioz Euskalmeteko metereologoak hitzaldia egingo du, Nola egiten dira eguraldiak iragarpenak? gai hartuta.
Hitzaldiaren ondoren, 19:45ean pintxo potea egingo dute. San Blasen bertan, trago eta pintxo bana hartzeko aukera izango da.
20:30ean, berriz, afari merienda egingo dute aurretik izena eman dutenek; 70 lagun daude izena emanda. Entsalada eta saiheskia parrilan erreta eta postrea izango dute menuan.
Giroa alaitzen trikitilariak ariko dira.