Beasaingo balkoirik dotoreenak, Nerea Urangarena eta M. Asun Epelderena
Landetxeko egonaldia Paule Gonzalezentzat izan da.
Gaur eguerdian, uztaileko larunbateko azokan banatu dituzte Beasaingo Udalak lehenengo aldiz antolatu duen lorez apaindutako balkoi eta leiho dotoreenaren lehiaketako sariak. Usategi kaleko 5. zenbakiko balkoia izan da lehenengo saritua, Nerea Uranga Txintxurretarena alegia –saria ahizpak jaso du–. Bigarren saria, berriz, Kale Nagusiko 18. zenbakiko Maria Asun Epelde Larrañagarentzat izan da. Lehenengoak, 200 euro jaso ditu larunbateko azokan gastatzeko; eta bigarrenak, 100 euro.
Landetxeko zozketa
Beste irabazle bat ere izan da gaur: Azokan erosketak egin dituztenen artean landetxe bateko egonaldia zozkatu dute. Realeko jokalariak, Aritz Elustondok, atera du irabazlearen papertxoa, Paule Gonzalezena hain zuzen ere.













