Garmendia, Espainiako txapelketan
Ordiziako Txindoki atletismo taldeko atletek oso emaitza onekin bueltatu ziren pasa den astebukaeran, Granollers-en (Katalunia) jokatu den junior mailako pista irekiko Espainiako txapelketatik. Gari Gamerdia idiazabaldarra txapeldun izan da pisu jaurtiketan (16.36 metro) eta Joseba Berasain legorretarra, bosgarren izan zen (14.69 metro). Modalitate berean aritu ziren Ane Torres eta Leire Garmendia. Torresek bigarren postua eskuratu zuen (12.49 metro) eta Garmendiak bosgarren egin zuen (11.30 metro). Dorleta Oiarbide berriz, mailu jaurtiketan aritu zen eta bosgarren sailkatu zen (43.71 metro). Ainara Zubeldiak 200 metrotan hamargarren gelditu zen.