Ordiziako pala txapelketa herrikoian Beloki eta Eskisabel, Insausti eta Goñiren aurka ariko dira bihar
Oiangu Pilota Elkarteak aurten ere pala txapelketa herrikoia antolatu du, Ordiziako jaiei begira. Urtero bezala, Xabi Aiestaranen oroimez antolatutako txapelketa da, paleta gomaz.
Sei bikote aritu dira lehian lehen fasean eta, ligaxka amaituta, osatu da final erdietarako sailkapena. Hala, bihar, asteazkena, Haritz Belokik eta Andoni Eskisabelek indarrak neurtuko dituzte Miguel Insausti eta Haritz Goñiren kontra; 19:30ean, Beti Alai pilotalekuan. Finalean sartzeko nor baino nor arituko dira ondoren Aitzol Garmendia eta Iñaki Iraola, eta Iñigo Aierbe eta Egoitz Iztueta.