Xabier Garmendia eta Olaia Hernandez nagusi Segurako usakume lehiaketan
Segurako usakume lehiaketa jokatu zuten igandean, “eguraldi ederrarekin eta giro onean”, Txoritegi elkartekoek azaldu dutenez. Guztira 190 lagunek parte hartu zuten lehiaketan. Xabier Garmendiak eta Olaia Hernandezek irabazi dituzte sari nagusiak. Gazte mailan Jon Irastortza izan zen onena, eta adinekoetan Manuel Azkue. Segurako lehen sailkatua berriz, Oier Berasategi izan zen, eta Txoritegi elkarteko onena, Joxe Miel Aldanondo.
Txoritegi elkarteak, lehiaketa hau antolatzen lagundu duten guztiei esker ona agertu nahi izan die.