Aizkorriko aterpeko atea jarri dute dagoeneko
Gaur goizean, 10:00ak aldera, jarri dute Aizkorriko aterpeko ate berria. Ermitan zuten gordea, eta larunbataz geroztik prest zuten atea sartu ahal izateko markoa. Bi orriko atea da, eta lehen saialdian behar bezala jarri ahal izan dute. 09:00ak geroztik, sei laguneko talde beteranoa ari da lanean aterpean. Atea jartzeaz gain, pintaketa lanak ere egiten ari dira.