San Adriango indusketa lanak ezagutzeko bi txango egingo dituzte
San?Adriango pasabidean egiten ari diren indusketa arkeologikoak ezagutzeko bi txango egingo dituzte datozen bi asteburuetan. Aranzadi elkarteko arkeologoek pasabidearen historia eta azken aurkikuntzak azalduko dituzte, bisita gidatuan. Historiaurreko nahiz Erdi?Aroko aztarna ugari aurkitu dituzte orain arte San?Adrianen, pasabidea aktibitate eta garrantzia handiko tokia izan baita urte askoan.
Leizarrate edo San Adriango pasabidea, garrantzia historiko handiko lekua dela frogatu dute azken urteetan bertan egindako indusketa arkeologikoek. Duela 12.000 urteko aztarnak aurkitu dituzte bertan, hala nola hezurrak eta zeramika zatiak. Erdi Aroan eta geroztik ere, toki esanguratsua izan da, gotorleku, errege-bideko atsedentoki edota kontrabandisten pasabide ere izan baita.
Irteerak datozen bi larunbatetan izango dira, hilaren 22an eta 29an. Aldaolako aparkalekutik abiatuko dira 10:00etan. Adin guztietako bisitariei zuzendutako ibilaldiak dira, baina parte hartzeko izena eman behar da, 5 euro ordainduta. Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko, Anduetza parketxera jo behar da, 943 80 21 87 telefono zenbakira deituta, edo anduetza@gipuzkoamendizmendi.net helbidera mezu bat bidalita