Idiazabalgo areto futbolekoen festa eguna, gaur
Idiazabalgo areto futbolekoak, taldearen festa eguna ospatzen ari dira gaur. Goizean, 10:00etan hasita, beterano eta gaur egungo jokalarien arteko futbol partidak jokatu dituzte, Zelaako kiroldegian. Nesken txanda izan da lehenengo. Egun klubeko jokalari direnek, 6-0 irabazi dute. Ondoren, mutilak aritu dira. Haien kasuan aldiz, beteranoen taldea izan da garaile, 5 eta 4. Partiden ostean, denak batera, Arretxe elkartean bazkaldu dute.