Lurra dantza taldea Tinajoko jaialdian arituko da

Urretxuko Lurra dantza taldeak Tinajoko (Lanzarote) nazioarteko folklore jaialdian parte hartuko du. Jaialdia bihar hasi eta hilaren 31n amaituko da. Lurra dantza taldea Euskal Herriko ordezkaria izango da jaialdi honetan.

Urretxuko Lurra dantza taldeak Tinajoko (Lanzarote) nazioarteko folklore jaialdian parte hartuko du. Jaialdia bihar hasi eta hilaren 31n amaituko da. Lurra dantza taldea Euskal Herriko ordezkaria izango da jaialdi honetan. Ordu bete inguruko saioa eskainiko dute Tinajon, eta Euskal Herriko askotariko dantzak eta jantziak erakustea dute helburu. Musikariak eta dantzariak aintzat hartuta, 30 bat pertsonako taldea joango da Lanzarotera.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa