Espero baino jende gehiago Idiazabalgo Katea auzoko jaietan

Anpoko aparkalekuan egin dituzte aurten ekitaldiak lehen aldiz, eta jende ugari gerturatu da. Tarik Hazmak irabazi du toka txapelketa.

Idiazabalgo Katea auzoan San Inazio jaiak ospatu dituzte asteburuan, gazte asanbladak antolatuta. Aurten, lehen aldiz, Anpoko aparkalekuan egin dituzte ekitaldiak, eta espero baino jende gehiago gerturatu dela adierazi du Jon Mujika antolatzaileak. Larunbat iluntzeko sagardo dastaketak eta txerri harrapaketak arrakasta izan zuten. Atzo, kantu afaria eta karaokea izan zituzten, besteak beste. Toka txapelketa ere jokatu zuten atzo arratsaldean, eta Tarik Hazma izan zen irabazlea. IMG-20170731-WA0003 Idiazabal Katea auzoko jaiak
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa