Xabier Zalduak bi aizkora apustu lotu ditu, Arria V-rekin eta Etxeberriarekin

Abenduaren 3an apustua egingo dute Xabier Zaldua Gurrutxazpi eta Xabier Orbegozo Arria V aizkolariek, Azpeitiako zezen plazan. Hamar kana erdiko ebaki beharko dituzte, eta hamar kilometro korrika egin. Zalduak errebantxa

Xabier_Zaldua2Abenduaren 3an apustua egingo dute Xabier Zaldua Gurrutxazpi eta Xabier Orbegozo Arria V aizkolariek, Azpeitiako zezen plazan. Hamar kana erdiko ebaki beharko dituzte, eta hamar kilometro korrika egin. Zalduak errebantxa hartzeko aukera izango du; izan ere, 2013an ere apustua jokatu zuen Arria V-ren aurka, baina galdu egin zuen ordukoan. Arria V-rekin bakarrik ez, Joxan Etxeberriarekin ere lotu du apustua Zalduak. Oraindik ez dituzte eguna eta lekua zehaztu. Etxeberriak abantaila izango du apustu honetan. Hamar kana erdiko ebaki beharko ditu bakoitzak. Ondoren, Zalduak hamar kilometro egingo ditu korrika, zezen plazari 100 buelta emanez. Etxeberriak, berriz, 20 buelta gutxiago eman beharko ditu: zortzi kilometro.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa