Donostiara iristea helburu
Ehunka korrikalari goierritarrek parte hartuko dute gaur Behobia-Donostia lasterketan. Ikusle goierritarrak ere, ehunka izango dira.
61. Behobia-Donostian parte hartzera joan diren korrikalariak Beasaingo geltokian, autobusera igo baino lehen.Loinaz Agirre. Egun handia da gaur korrikalarientzat, 61. Behobia-Donostia maratoi erdia. 29.301 lagun aterako dira 09:55etatik aurrera Behobiatik. Tartean izango dira ehunka goierritar ere, adin desberdinetakoak eta bakoitza bere erritmoan, guztiek ere, korrikaren festaz gozatuz, Donostiako Bulebarreraino iristea helburu dutela.
Eguna argitzerako, Beasainen 07:50ean 120 korrikalarik zuten hitzordua, Bealak taldeak antolatutako autobusetan Behobiaraino joateko.
Eta korrikalariak animatzeko aitzakian, jakina, beste ehunka goierritar izango dira ibilbidean zehar.













