Iban Urdangarin eta Iker Zubeldiarekin bertso afaria bihar Maizpiden
Bihar iluntzean bertso afaria egingo dute Lazkaoko Maizpide euskara barnetegian. Iban Urdangarin bertsolari ataundarrak eta Iker Zubeldia zegamarrak alaituko dute afaria, 21:00etan hasita. Maizpidek ekitaldi sorta oparoa prestatu du udarako, ikasleei zein herritarrei zuzendutako kultur ekitaldiekin.
Joan den astean Baga Biga Higa ikuskizuna eskaini zuten Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez musikariek, eta Maizpideko antzokia bete egin zen.
Hurrengo ekitaldiak:
- Abuztuak 9: bertso afaria Iban Urdangarin eta Iker Zubeldiarekin (21:00).
- Abuztuak 16: Adarretatik zintzilik antzezlana (22:00).
- Abuztuak 23: Pili Eskisabel, Irati Goikoetxea eta Ekaitz Goikoetxea ipuin kontalariak (22:00).
- Irailak 6: bertso afaria Anjel Mari Peñagarikano eta Jesus Mari Irazurekin (21:00).
- Irailak 13: Rakugoa, Japoniako ipuinak (22:00).
- Irailak 20: Koldo Amestoy (22:00).
- Irailak 27: Star Blues (22:00)














