Maizpidek ekitaldi sorta oparoa prestatu du udarako, ikasleei zein herritarrei zuzendutako kultur ekitaldiekin. Bihar, Adarretatik zintzilik antzezlana ikusteko aukera izango da, 22:00etan, Gilkitxaro taldearen eskutik.
40 urte bete berri dituzten bi lagunen komeriak kontatzen dituen komedia da Adarretatik zintzilik. Bikoterik gabe, seme alabarik gabe, hipotekarik gabe… adarretatik zintzilik sentitzen dira, krisian. Ane Zabala eta Galder Perez aktoreak ariko dira taula gainean.
Hurrengo ekitaldiak:
Abuztuak 23: Pili Eskisabel, Irati Goikoetxea eta Ekaitz Goikoetxea ipuin kontalariak (22:00).
Irailak 6: bertso afaria Anjel Mari Peñagarikano eta Jesus Mari Irazurekin (21:00).
Irailak 13: Rakugoa, Japoniako ipuinak (22:00).
Irailak 20: Koldo Amestoy (22:00).
Irailak 27: Star Blues (22:00)
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.