Beñat Katarain eta Ane Iturria izan dira azkarrenak Usurbeko Igoeran
Beasainmendiko jaiaren barruan, Usurbeko Igoera lasterketa jokatu da gaur goizean Beasainen. Gizonezkoetan Beñat Katarain iritsi da lehenengo helmugara; 23 minutuan osatu du 4,7 kilometroko aldapa gogorreko lasterketa. Koldo Agirre beasaindarra 25 segundora sartu da bigarren postuan eta Zugaitz Ayuso hirugarren minutu bat eta 53 segundora.
Emakumezkoetan, Ane Iturria izan da azkarrena (26:23), Maite Etxezarretaren (27:05) eta Elena Calvilloren (28:08) aurretik.
Koldo Agirre eta Elena Calvillok jaso dute lehenengo beasaindarraren saria.
Sailkapen osoa hemen.
