Ikusgarria bai, erabakigarria ez
Ander Iñarrak eta Oihana Azkorbebeitiak irabazi dute Axari Trail. Eneko Trinche eta Ane Iturria izan da dira azkarrenak motzean. Kopako sailkapenen aldaketarik ezAxari trailak eman dio bukaera aurten ere Goierriko Trail eta Esprint Kopari. Puntako kor...
Ander Iñarrak eta Oihana Azkorbebeitiak irabazi dute Axari Trail. Eneko Trinche eta Ane Iturria izan da dira azkarrenak motzean. Kopako sailkapenen aldaketarik ez
Axari trailak eman dio bukaera aurten ere Goierriko Trail eta Esprint Kopari. Puntako korrikalariak bai, korrikarako giro ona ere bai, baina Goierriko zirkuituko lehiarako ez da erabakigarria izan Idiazabalgo proba. Proba luzean 25,3 kilometro eta 1.543ko desnibela Ander Iñarra lezoarra izan zen azkarrena, bigarren Jokin Lizeaga urnietar beteranoa (43 segundora) eta Beñat Katarain zegamarra hirugarrena. Oihana Azkorbebeitia abadiñoztarrak irabazi zuen emakumezkoetan, bigarren Laida Elizegi zaldibiarra sailkatu zen, eta Alizia Olazabal irundarra segidan.Trail txikian 16 kilometro eta 841 metroko desnibela Eneko Trinche santurtziarra izan zen onena. Ruben Aranburu azpeitiarrak eta Borja Gereñu segurarrak osatu zuten podiuma. Nesketan Ane Iturria tolosarra izan zen irabazlea, Irati Zubizarreta beasaindarraren eta Lide Urrestarazu ordiziarraren aurretik. Proba luzea 242 korrikalarik osatu zuten, laburra 118k.
Kopan aldaketarik ez
Goierri Trail eta Esprint Kopako sailkapenak ere erabakitzeko zeuden, eta Axari Trailean banatzekoan ziren puntuak erabakigarriak izan zitezkeen, baina ez zen hala gertatu. Juanjo Igartzabal izan da nagusi aurten ere lehen edizioa ere hark irabazi zuen. Zumarragakoa Trail Kopako bost probetan aritu da, eta bi ez beste denetan goierritar onena izan da. Bosgarrena sailkatu zen. Martin Diez segurarra sailkapenean bigarrena 13.a izan zen, eta Juan Karlos Valdivielsok ez zuen parte hartu. Emakumezkoetan Elena Calvillo eta Itziar Andueza beasaindarren arteko lehia zegoen. Andueza Calvilloren aurretik helmugaratu zen Idiazabalen, baina bi punturen aldea ez zen nahikoa izan sailkapen orokorrerako.
Proba motzen sailkapenak kontuan hartuz osatu den Esprint Kopan ez zegoen ustekaberako tarte handirik, eta bi liderrek, Gaizka Romero legazpiarrak eta Nerea Rosado ataundarrak, ez zuten kalerik egin biak 12. sailkatu ziren herenegun. Ainhoa Unanue sailkatu zen azkenean hirugarren, Nora Sanjuani aurre hartuta.













