Lodosara txangoa antolatu du jubilatuen elkarteak
IDIAZABAL //Lodosara txangoa antolatu du Idiazabalgo jubilatuen elkarteak urriaren 3rako. 09:00etan aterako dira eta egun osoko plana izango da. Goizean hainbat toki bisitatu eta gero, Azagrako Venezia hostalean bazkalduko dute. Izena emateko egunak hi...
IDIAZABAL //Lodosara txangoa antolatu du Idiazabalgo jubilatuen elkarteak urriaren 3rako. 09:00etan aterako dira eta egun osoko plana izango da. Goizean hainbat toki bisitatu eta gero, Azagrako Venezia hostalean bazkalduko dute. Izena emateko egunak hilaren 26a eta 27a izango dira, jubilatuen elkartean bertan, 19:00etatik 20:00etara. Bazkideek 25 euro ordaindu beharko dute, gainontzekoek 30.