Aizpeako meategiak ikusgai
Adin guztietako hogei bat lagun inguratu dira goizean Aizpeako interpretazio zentrora garai batean meategia nola ustiatzen zen ikustera. Interpretazio zentroan meategiaren historiaren nondik norakoak azaldu dizkiete bertaratu direnei. Gehiago sakontzeko ikus-entzunezko baten proiekzioa egin dute. Honen ostean meatzaritzak utzitako paisaia bisitatu eta meatzea martxan zegoeneko gune osoa ikusteko aukera izan dute bisitariek. Hala nola trenbidea, mehatzeak, harrobiak, galeriak edota labeak.