Elikaduraren mundu eguna, bost herrialdeetako ogia eginez ospatu dute Ordizian
Elikaduraren mundu eguna ospatu zuten atzo, Ordiziako Plaza Nagusian, Dar-dar produkzioak gizarte Ekimenezko kooperatibak, D´Elikatuz zentroak eta Ordizia Kolorek antolatuta.
12:00etan hasita, munduko kultura, desberdinetan jaten diren ogien prestaketa tailerra egin zuten. Munduko bost herrialde desberdinetako ogiak prestatu zituzten; Txile, Pakistan, Senegal, Nigeria eta Saharakoak, hain zuzen. 13:00ean munduko ogien tailerrean prestatutako ogiak dastatu zituzten. Ogiak, jakien truke banatu zituzten, hau da, ogi bat lortzeko, Ordiziako elikagaien banaketarako jakiak entregatu behar izan zituzten, bertaratu zirenek. Janariaz gain, 370 euro ere bildu zituzten. Dirua, umeentzako pardelak, esnea eta bestelako beharrezko produktuak erosteko bideratuko da, Goierriko Elikagaien Bankuaren bitartez.
Hori guztiaz gain, Txileko taldeak egindako bi tarta zozketatu ziren. Saharako musikarekin eta trikitixarekin girotu zuten goiza.