Ordiziarrock jaialdiaren 14.ak emandakoaren laburpen bideoa ikusgai dago
Hilabeteetako lanaren ostean, Ordiziarrock jaialdiaren 14.a, “aurreikuspen onenak baino hobea” izan dela adierazi dute antolakuntzako kideek. Musika eta ekitaldiz beteriko hiru egunen ostean, aurtengoaren “oso balorazio positiboa” egin dute. “Jendeak erantzun bikaina” izan duela ere gehitu dute.
Parte hartu duten taldeei dagokionez, “oso maila altua erakutsi eta jaialdia bera maila gorenera eraman” dutela nabarmendu dute.
Hamalaugarrena bukatu berri, baina dagoeneko hamabosgarrenean pentsatzen ari da jada Ordiziarrockeko lan taldea. Hurrengoa iritsi bitartean, aurtengo edizioak emandakoaren laburpen bideoa, ikusgai dago jada.