Urretxu-Zumarraga ikastolaren eraikin berria inauguratu dute
Urretxu-Zumarraga ikastolaren eraikin berria inauguratu dute gaur arratsaldean. Bertan, idazkaritza eta Haur Hezkuntza daude. Eraikina konfiantzaren pedagogia hezkuntza ereduaren arabera prestatu dute: espazio irekiak eta argitasuna dira nagusi. Ekitaldian bi
Urretxu-Zumarraga ikastolaren eraikin berria inauguratu dute gaur arratsaldean. Bertan, idazkaritza eta Haur Hezkuntza daude. Eraikina konfiantzaren pedagogia hezkuntza ereduaren arabera prestatu dute: espazio irekiak eta argitasuna dira nagusi.
Ekitaldian bi herrietako alkateek, Jon Luqui eta Mikel Serranok, Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko lehendakariordeak, Nekane Artolak, eta ikastolako zuzendariak, Montse Alkortak, parte hartu dute.
Ikastolako ikasle batzuek aurreskua dantzatu dute eta ondoren alkateek eraikin berriaren aurrean landatu dituzten bi zuhaitzei lurra bota diete. Luqui urretxuarrak urritzari bota dio eta Serrano zumarragarrak zumarrari. Bukatzeko, bertan bildutakoek eraikin berria bisitatu dute.