Euskal presoen aldeko Elkartasun Eguna egiten ari dira gaur Lazkaon
Euskal preso politikoen aldeko Elkartasun Eguna ari dira ospatzen gaur Lazkaon. 13:00etan, giza katea egin dute, herriko kaleetan barrena. Jarraian, triki-poteoa eta 14:30ean bazkaria, plazako frontoian. Ehundik gora lagun bildu dira eguerdian bazkaltzeko. Arratsaldean berriz, elektro txarangak girotuko du festa.