Zaldibiak lortu du kantu errekorra
Izan Kantuz ekimenean, 26 orduan isildu gabe abesten aritu dira Zaldibian. Mila lagunetik gora igaro dira antzokitik, eta 500 kantu erabili dituzte, errepikatu gabe. Munduko marka jarri dute.Official World Recordek zera ziurtatzen du: Euskal Herriak mu...
Izan Kantuz ekimenean, 26 orduan isildu gabe abesten aritu dira Zaldibian. Mila lagunetik gora igaro dira antzokitik, eta 500 kantu erabili dituzte, errepikatu gabe. Munduko marka jarri dute.
Official World Recordek zera ziurtatzen du: Euskal Herriak munduko errekor ofizial berria lortu duela, 26 ordu jarraian euskaraz abesten aritu da. Zaldibia herrian egin da, karaoke eran eta abestirik errepikatu gabe». Halaxe dio munduko errekorra lortu dela ziurtatzen duen WOR erakundearen agiriak, euskaraz eta ingelesez, David Ventura kidea balioztatua. Zaldibiak jarri du marka, ostiraleko 18:00etatik larunbateko 20:00etara, isildu gabe kantuan arituta.Herri guztia murgildu da erronkan, baita kanpoko lagun, abeslari eta kantuzaleak ere. Denera, «1.000 parte-hartzaile eta 500 kantu baino gehiago» igaro dira Herri Antzokiko oholtzatik. Santi Ormaetxea zaldibiarra izan zen lehena, Erribera kantatuz. Bukaera, antzokian ziren guztiek Agure zaharra-rekin eman diote, Kataluniari konplizitate keinua eginez.
Ahalegin bateratua
Kantatzen duen herria ez dela hilko esanez iragarri zuten Izan Kantuz. Esan eta izan. Giro bikaina izan da bi egunetan Zaldibian, bai antzokian, bai kantu-jira taldeek alaitu duten kalean. Ahalegin kolektibo aipagarria eskatu du erronkak, baliabide, antolaketa eta partaidetza aldetik. Sei hilabete aritu dira prestatzen. «Pozik gaude, oso gainera. Herritar askok, bakoitzak bere eremuan egin duen lanari esker gauzatu ahal izan da herri erronka hau», nabarmendu dute.
Errekorra erregistratu duen WOR elkarteko David Venturak antzokian bertan ziurtatu zuen, jendearen aurrean, lorpena. Zaldibiarrak zoriondu zituen, euskarari egindako «aldarrikapenagatik», eta harrera eskertu zien: «Plazera izan da».
Zaldibiako herriak Euskal Herri osora zabaldu du erronkari heltzeko eskaintza, eta 26 orduko marka hobetuko duen beste herriren baten zain geratu dira.













